Automation Oria S.L. enpresa 1987an sortu zen eta 40 lagunek osatzen duten talde teknikoaz baliatzen da Itziareko Industrialdean dituen instalazioetan burutu behar duen jarduera aurrera ateratzeko ,Portugal eta Espainia osoko makina errimentaren erabiltzaile eta fabrikatzaile gehienei eskainitako jarduerahain zuzen ere. Batez ere 4 jarduera berezitu dauzka : 1. Makinariaren birmoldaketa ( Retrofitting-a ) * Mota guztietako makinariaren konponketa eta birmoldaketa mekanikoa eta electrikoa ; tornu bertikalak eta horizontala , mandrinatzeko makina,fresatzeko makina,mekanizazio - zentro,arteko makina soldatzeko makina berezia , zulatu , trontzatu , etab . Aipu berezia merezi du Indarreko Arautegian arabera ( 97/15-12 Errege Ebazpena ) burutu ohi dugun prentsa mekanikoen egokitzapenak . Horretarako homologatuta dugun sofware propioa dugu , gaur egun nazio eta Europako segurtasunerako batzordeetako kide aktibo izanik . * Eskatzen duten makina guztiei CNC delakoa eta eragingailuak jartzea ,abian jartzeko teknikak eta bezeroei eskaintzeko ikastaroak baditugularik . * Laguntza Teknikorako Zerbitzu propioa ( mekanikariak , elektronikariak eta elektrikari muntatzaileak ) . * Konpondutako makinetan urte 1 arteko bermea . 2. Armairu elektrikoen proiektu eta fabrikatzea : Makina Errimentaren egile nagusientzat armairu elektrikoen proiektuak egiten ditugu , baita fabrikatu ere . Abian jartzeko eta egiaztatzeko lanak biltzen dituen " erabiltzeko prest " zerbitzuak ere burutzen dira . Ekintza merkatua bai nazio mailara bai Europako Komunitate mailara hedatzen da. 3. ZEATZ markako plater banatzaile automatikoen fabrikazioa . Plater banatzaile automatikoen garapena , fabricazioa eta muntaia CNC makinentzat IV.eta V. ardatz bezala Modeloak 450mm tik 3.000mmrako diametrodunak dira bere bertsio diferente guztietan , bertsio bertikaletan ,horizontaletan eta mugi daitezkeen mahai linealetan . 4. Makinaren erosketa eta salmenta . Mota guztietako Makina - Erramintaren STOCK iraunkorra daukagu gure instalazioetan . ( Ez eduki zalantza kontsultatzeko ) . Bere bezeroen artean Makina Erramintaren fabrikatzaile gehienak daude eta Europako Batasuneko zenbait herrialdera gutxi gorabera % 60 esportatzen du .